XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURRALDE-ANTOLAKETA, GARRAIO ETA TURISMO-SAILA.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1984.eko Apirilaren 4eko ERABAKIA, Ermuko udal mugartean Hiri-Antolaketarako Guztizko Udal Egitamuaren zehaztapidetzari erabaki bat emanez.

Sail honek, gaur, bere laburpena hemen ondorenean ematen denaren erabakia hartu du:
1. Ermuko Hiri-Antolaketarako Guztizko Egitamuaren behin-betiko onarpena geldiaraztea, bere agiripaperaz honako zuzenketa hauek jaso behar direlarik:
1.1. Araututako hirigintzarako gai den lurraren bataz besteko baliapidearen zenbatzeketari eta erabilketari buruzko zehaztapenak aldatu egin beharko dira, lurraren sailkapen-maila horretako lur-eremuaren barruan egon daitezen guztizko sistematara bideratutako lurrak Udalbatzarrak erosteko sistema hori erabili ahal izan dezan, eta hirilurretan eta hiritartzeko gai ez diren lurretan hori bera ezin erabili daitekela.